domingo, 12 de febrero de 2017

Heziberri 2020-ren erantzunak.







Gaurko klasean curriculuma lantzeko era ezberdin bat proposatu digute. Heziberri 2020 hezkuntza plan berrian bilatu behar genituen plan horrek erantzuten dizkigun galderak bi arlotan; zer ikasi eta nola ebaluatu.

Ikasi


Ikasi arloan bost galderen erantzunak aurkitu ditugu hezkuntza plan honen barnean:

Zertarako?

Galdera onetan hiru meta auritu dezakegu. Lehendabizikoa zehar-konpetentziak ikasteko da. Bigarrenez, disziplinak ikastea da eta azkenik, ikasi behar dugu ezarrita dauden helburuak lortzeko.

Zer?

Ikasi behar dena Heziberrin edukiak dira. Eduki hauek bi ataletan banatuta daude, 1.go zikloko edukiak eta 2.go zikloko edukiak.

Nola?

Ikasteko orduan nola galderari erantzuna aurkitu dezakegu hainbat ataletan, ikasgai bakoitzaren atalean aurkitu dezakegu metodologia argi bat azalduta.

Noiz?

Banaketa, pasaden legedietan bezala bi zatidura ezberdin izango ditu. Alde batetik zikloka banatuko da eta bestetik mailetan ere banatuko da ikaskuntza.

Nor?

Galdera honi erantzuteko hitz bat erabili beharko bagenu gizartea erabiliko nuke; esaten baitu denok ikaskuntzaren parte izn behar garela: irakasleak, familiak, taldekideak...

Ebaluatu


Ebaluazioaren kasuan, Heziberrik lau galderen erantzuna ematn digula esango nuke:

Noiz?

Hiru banaketa egingo ditu ebaluazioari dagokionez. Lehenengoa hasierakoa edo diagnostiko izena ematen zaio eta honen adibide bat izan daitezke Pisa frogak. Bigarrena formatiboa edo bitartekoa deitu daiteke, eta esate baterako feedbackak sartzen dira atal honetan. Hirugarrena eta azkena bukaerakoa izena du eta honetan batez ere sartzen dira azterketak.

Nola?

Bi ebaluazio mota nabarmentzen dira hezkuntza plan berri honetan. Lhenengoa ebaluazio autentikoa deitu egiten da eta egoera errealen bitartez ebaluatzean ikaslea datza. Bigarrengoa testuinguruan erratutakoa deituko litzteke eta horrek konpetentzien ebaluaketa oinarrituko lirarteke. 
Notak jartzerako orduan bi metodo egongo lirateke; kuantitatiboa (1, 2, 3...) edo kualitatiboa (progresioaren azterketaren bitartekoa).

Zeren bitartez?

Ebaluazio irizpideak agertuko dira atal honetan eta horiek irakasleak sortu beharko ditu ikasgaia hasi baino lehen, eta haiekin batera lorpen adierazleak ere sortu beharko lituzke.

Zer?

Zer ebaluatzeko orduan bi konpetentzia moten azterketa emango litzateke; lehendabizi zehar-konpetentziak aztertuko lirateke eta gero, baita, disziplina konpetentziak ere.


miércoles, 8 de febrero de 2017

10 txikitako argazki, 10 gogoeta.




Nire txikitako oroitzapenak ekartzen dituzten 10 argazki


Gaur proposatu diguten dinamika honetan gure txikitako oroitzapenak dakartzategun 10 argazki bilatu behar ditugu (ahal bada fisikoak) eta haien inguruan eztabaida egin. Horren ostean, talde txikitan hitz egin eta gero, 10 argazki horiek sarrera honetara igo eta zergatik hautatu ditugun azaldu laburki agindu diga. Hemen dituzue nire 10 argazkiak: 😏


Nire lengua ikasgaiko liburua 4. LH

Lenguaia zen Lehen Hezkuntzan nire gustukoenetariko ikasgaia (DBHen baita oso gogokoa izan nuen baina batxilergoa heldu egin zenean, irakasleak zirela eta, ez nuen hain gustuko izan). Gogoratzen dut Lehen Hezkuntzan lenguaian ortografia asko landu egin genuela eta baita ahozko debateak ere. Irakasleak gai bat proposatzen zigun eta guk gai horren inguruan argudiatu behar genuen gure iritzia defendatuz, oso ondo pasatzen nuen klasean.





Hemen gaude nire klaseko futbol taldea eta ni liga irabazi genuenean koparekin. Oso denboraldi ona izan zen, ia partidu guztiak irabazi genituen, izan ere, gogoratzen dut bakarrik partidu bat galdu genuela eta beste guztiak nahiko lasai irabazi genituela. Oso lagun onak ginen eta nire ustez hori izan zen denboraldi hain ona egiteko arrazoi bat, futbol ona jokatzeaz aparte, argi dago.







Argazki honetan agertzen gara ikastola Adurtzako aretoan, nire eskolako alboko ikastola zen eta bertan errepikatzen genituen gure antzerkiak haiek ere ikusteko eta jende ezezagunen aurrean antzezteko ere. Asko gustatzen zitzaidan antzeztea eta antzeki guztietan protagonistaren batetaz egiten nuen oso era erraz batean gogoratzen nintzelako dialogoetaz eta ez nintzelako batere lotsati jendearen aurrean antzezteko.






Kurtso guztietan bezala, eta orain mantentzen den gauza bakarra, momenturik itsaroena uda... Eta batez ere heltzen zenean nire gurasoekin lekuren batera joateko momentua, batez ere joaten baginen nire aitaren herrira. Argazki honetan nire amaren alboan agertzen nintzen. LH-ko lehenengo maila eta bigarren mailaren arteko uda izan zen hau, Cadizen genbilen eta denboraldia ezin hobea zen... Zer nolako gogoak ditudan aurten nonbaitera joateko! 😭



Lehen hezkuntza etapako argazkietaz hitz egiten badugu, ezinezkoa da mozorretaz edo antzerkietaz ez hitz egitea, batez ere argazkietaz hitz egiten badugu zeren han izaten zen argazki gehienak ateratzen zen momentan. Urte honetan elur panpinaz joatea tokatu zitzaigun eta nahiko mozorro ona esan behar dut. Urte batzuetan mozorroak nahiko txarrak zien baina hemengo hau oso landua zegoen eta nahiko polita zen egia esanda.








Argazki hau beste antzerki bateko argazkia da, uste dut LH-ko 6. mailan egin genuen antzerkikoa. Antzerki honetan baita protagonista papera izan nuen eta horregatik argazkiaren erdian agertzen naiz. Gogoratzen dut nik tuntun bat nintzela eta beste pertsonai guztiek zaiatu behar zirela niri laguntzen. Antzerkiak nahiko positiboak izan ziren nire hezkuntzan eta egia esanda nik irakasle izango naizenean rolekin jokatzeko eta beste hainbat gauzetarako erabiliko nukeen baliabide bat da.






Argazki honetan beste inauteri batekoak dira. Hemen aurkitu dezakegu lehen esan dudan mozorro txar horietako adibide bat; egia esanda ez dut gogoratzen zertaz zen mozorro hori, nire LH-ko irakaslea ikusten badut galdetuko diot egunen batean 😁😂 Baina bai esan behar dut talde lana eraikitzeko eta esku lanak egiteko era on bat zela mozorroak egitea eta ikaskideak beraiena egiten laguntzea ere.



Beste argazkia liga irabazi genuenean zen, argazki hau zen Alavesek urtero gabonetan egiten zuen kopa irabazi genuenean zen. Pasaden urtean finala galdu genuen eta gogoratzen dut final honetan gogo askorekin jokatu genuela eta nahiko erraz irabazi genuela. Kirolak nire hezkuntzaren zati oso garrantzitsua izan da, eta oraindik jarraitzen du izaten eta baita orain entrenatzaile moduan hezitzaile bezala aritzen naiz eta saiatzen naiz nik bizitako esperientziak partekatzeaz.


Argazki hau kanpotik ez duela zer ikusirik hezkuntzarekin iruditu daiteke baina gogoratzen dut gaixorik nengoen egun bat zela eta klasera joan ez nintzen egun bat. Nire arrebarekin agertzen naiz argazkian eta gogoratzen dut txarto pasatzen nuela klaser joan ezin nuenean. Hori zen, zati handi batean, nire irakaslei esker, haiek nire gogoak pisten zituzten.

Udetan birpasatzeko erabiltzen genituen liburuak
Nire aitak uda guztietan irakurtzera eta hurrengo kurtsoan emango nuena lantzeko balio zuten hainbat lan-kuaderno egitera behartzen ninduen. Egia esanda, gorrotatzen nituen lan-kuaderno horiek baina orain arrazoia eman behar diot nire aitari, balio izan zidaten urrengo urteko materia hobeto eramateko. Irakurtzeari dagokionez, beti gustoko izan dudan gauza bat denez problemarik gabe pastzen nituen orduak liburuen aurrean, horrek hizkuntzetan hobetzen lagundu dit, eta nire ustez irakasle baten erronkarik garrantzitsuenetarikoa asko irakurtzea da.



Nire lehenengo pausuak Bloggerren.

Hemendik ibiltzen eta saiakera ezberdinak egiten ibili egin naiz nire kuatrimestre honetako "lan kuadernoari" forma emanez pixkanaka-pixkanaka. Blog hau asko erabiliko dudan herramienta izango da eta hemen partekatuko dizuet nire lan guztiak.


Ongi etorri nire blogera!!