Iñaki Paredes eta Didaktika LH-en
lunes, 29 de mayo de 2017
Blogaren amaiera.
Ikusi dezakegunez, kurtsoa amaierara heltzen ari da, bakarrik 3 azterketa geratzen dira eta. Badirudi orain duela gutxi izan dela Aingeruk proposatu zigunean lan koaderno motatako blog-a aurrera eramatea baina kuatrimestrea bukatzear dago. Lehendabiziko momentu batean nahiko arraroa egin zitzaidan Blogger plataforma baina esan beharra dago orain kontrolpean dudala. Orain, azkenengo sarrera moduan sarrera nagusiak bere barnean dituen laburpena egingo dizuet.
Klasean lantzen hasi egin genuen lehenengo atal garrantzitsua klaseko 10 oroitzapen 10 argazkiekin izan zen. Honekin bilatu egin genuen gogoeta bat egitea eta gogoeta horrekin iksutea zeintzuk ziren gordetzen genituen oroitzpen gehienak guk bizitako Lehen Hezkuntza etapari buruz. Ikusi egin genuen argazki asko genituela inauterietan adibidez hor joaten zirelako gurasoak guri ikustera.
Honen ostean, curriculumaren lanketa hasi egin genuen. Nahiz eta lanketa hau teorikoago izan bilatu egin da praktikotasun maila handitzeko bidea. Praktikoago egiteko landu egin genuen lehenengo gauza Heziberri 2020-ren erantzunak izan zen. Erantzun horien bitartez ulertu egin genuen Heziberriren antolaketa. Curriculumaren lanketarekin jarraituz, Jose Moyaren txarla bat entzun egin genuen hor bilatuz definizio zehatz batzuk curriculuma hobeto ulertzen lagundu gintuztenak. Curriculumaren lanketa zehatzari amaiera emateko beste bi gauza landu egin genituen: curriculumaren motak eta curriculumaren zehaztapen mailak.
Beste alde batetik, curriculumaren lanketaren erdian, curriculuma pixka bat alde batera utzi ahal izateko ikusizko kultura lantzen hasi ginen. Horretarako lan txiki batekin hasi genuen, argazkiak erabilita hausnarketa bat egiteko eta argazkiak konparatzeko balio izan gaituena. Horretan oinarrituta lan handiago bat proposatu zigun, lan handiago horretan erabili behar genuen irudiak irudikatzeko guretzako metodologia aktibo bat dena, hau da, kartografia bat egitea.
Ikusizko kulturaren bi lanen artean, beste metodologia baten bitartez hiru irakurketa egin genituen eta gure taldekideak talde handiari hiru aurkezpen egin genizkien. Horren antzera, irakurketa baten bitartez, lanketa egin genuen liburu baten bi kapitulu irakurriz eta horietan oinarrituta ebaluazioari buruzko galdera batzuk erantzun genituen, ebaluatzeko metodo eta herramienta berriak aurkitzeko.
Bukatzeko, ezin dugu ahaztu guk landutako Unitate Didaktikoa , irakasleen paperara hurbiltzeko lagundu egin gaituena eta esperimentazioaren bitartez aurkituz gure proposamenaren helburuak, xedeak, ebaluatzeko irizpideak...
Irakasgaia bukatzear dago eta esan beharra dago metodologia berriak eta praktikotasun handia izan duen irakasgaia izan dela, blog-a edo e-paper zorroa ikasgaiaren bizkarrezur bezala hartuz.
Unitate Didaktikoa
Hementxe ikusi dezakezue guk garatutako unitate didaktikoa, hobeto ikusi ahal izateko jarraitu hemengo link hau:
Unitate Didaktikoa Santimamiñe
viernes, 26 de mayo de 2017
Ebaluazioa
1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación
1.1 "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Irakasle batek “ebaluazio” terminoa erabiltzen duenean, adierazi nahi duena da notak jartzearen prozesua eta hau gertatzen da betidanik bizi izan dutena delako. Baina beharrezkoa da ulertzea bi kontzeptu hauen esanahia ez dela berdina. Ebaluatu dezakegu inolako notarik jarri edo kalifikatu gabe eta hori egiten denean da ematen dira ondorio gehiago ikasleen ikaskuntzan.
1.2 Duela bi hamarkada, literatura internazionalean ikuspuntu pedagogikotik ikusita ebaluazio mota desberdinak aurki daitezke “ebaluazio formatibo” kontzeptu orokorrean batuz.
Erreferentzia egiten dio helburu nagusi moduan ikaskuntza-irakaskuntza hobetzea duen ebaluazio prozesuari. Definizioa: Ebaluazio prozesu guztiak zeintzuen helburua ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak hobetzea da. Funtzioa: Balio du ikasleek gehiago ikasi dezaten eta irakasleek hobetu lan egiten ikas dezaten. Beste modu batera esanda, helburu nagusia ez da ikaslea kalifikatzea, baizik eta ikasleak hobetu eta gehiago ikasteko nola lagundu diezaiekezun esatea eta modu berean, baliogarria izatea irakasleentzako gero eta hobeto euren lana egin dezaten. (gure ikasleen ikaskuntza prozesua hobetzea, gure irakasle papera hobetzea, gure ikasleekin geletan garatzen ditugun ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak hobetzea).
Azken urteetan, autore batzuk erabiltzen ari dira “ikaskuntzara bideratutako ebaluzioa”-ren kontzeptua “ebaluzio formatiboa”-ren hobekuntzarako.
Ebaluazio hezigarria: bilatzen du hausnarketa egitea ikaskuntza propioaren inguruan, gutxinaka ikaslea izateko bere ikaskuntza prozesuetan kontrol handiagoa garatuko duena. Bilatzen dena da, ikasleak kontziente izatea nola ikasten duen eta zer egin behar duen ikasten jarraitzeko. Hori dela eta, “ikaskuntzara bideratutako ebaluzioa”-rekin hainbat ezaugarri partekatzen ditu eta “benetako ebaluazioa”-rekin, garrantzia handia ematen diotelako ikaslearen inplikazioari ikaskuntzarako ebaluazio prozesuetan.
Benetako ebaluazioa: ezaugarriak: teknika desberdinak erabiltzen ditu ahalmen eta konpetentzia desberdinak ebaluatu ahal izateko, egoera errealean aplikatu daitezken ikaskuntza ebaluazioetan zentratzen da, ebaluazio formatiboa erabiltzen du, ebaluatzen du bai produktua bai prozesuaren kalitatea ikaslea gehiago ikaskuntza prozesuan gehiago inplikatzeko; ikasleak badaki ze modutan izango den ebaluatuta eta horrek bere interesa eta motibazioa handitzen ditu eta denbora gehiago behar du planifikatzeko eta praktikara eramateko.
Osatutako ebaluazioa: Benetako ebaluazio honen ezaugarri bat da. Azterketen bidez ebaluatzearen kontrako planteamendua izango litzateke hau. Osatutako ebaluazioa, suposatu behar du ikasleen integrazioa gelan aurrera eramaten diren ebaluazio prozesuetan. Honek behar duen informazioa eman behar du azkenengo kalifikaziora salto egiteko froga asko egin gabe edo minimo bat eginez.
Hautazko ebaluazioa: erreferentzia egiten dio metodologia tradizionala gainditzen saiatzen diren ebaluazio metodoei, froga sinpleak eta azterketak egitean oinarritzen direnak, helburua kalifikatzea izanik.
Ebaluazio formatiboa aurrera eramateko instrumentuak:
- Irakaslearen kuadernoak.
- Irakaskuntzako jarduera espezifikoak, esate baterako; laborategi praktikak, ikaskuntza priektuak, aire libreko praktikak, tailerrak, etab.
- Ikaslegoaren ekoizpenak eta ikaslegoaren jazarpen fitxak (irakasleak erabilitako behaketa fitxak ikaskuntza prozesuaren jazarpen sistematiko bat aurrera eramateko).
- Autoebaluazioko prozesuak (rubriken bitartez edota ebaluazio gidoiak adibidez), berdinen arteko ebaluazioa eta partekatutako ebaluazioa. Normalean tresna zehatzen erabilera eskatzen da, unitate didaktiko bakoitzarako eta ikasgai bakoitzerako egokituak.
- Hezkuntza ikerketarako edota ebaluaketa sistema ebaluatzeko dinakikak eta zikloak. Irakaslearen formazio profesionalean eta garapen profesionalean oinarritutako dinamikak dira. Prozesu mota hauek aurrera eramango ditu irakasle taldetan lan egiten duen irakasleak, praktika propioei buruz egiten diren ikerketen inguruan lan egiten duen irakasleak, etab. Baztuetan baita ere landu egiten dira Gradu Amaierako Lanetan, Master-eko Amaierako Lanetan, etab. Azkenik, hiruhileko bakoitza bukatzerakoan erabiltzen den ebaluazioko berezko sistemaren ebalizuazioari egiten dio erreferentzia, pixkanaka pixkanaka hobetzen joateko.
Ebaluazio formatibo eta partekatuko ebaluazioaren (compartida) abantailak honako hauek dira:
- Ikaskuntza prozesuan ikaslearen motibazioa eta inplikazioa hobetu egiten da.
- Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan sortzen diren arazoak denborarekin zuzentzeko laguntza eskaintzen du, eta modu honetan ikaslearen ikaskuntza prosezuen hobekuntza bultzatzen du, ikasgelan aurrera eramaten diren iraskuntza prozesuak esate baterako.
- Berarengan ikaskuntzam esperientzia bat eskatzen du.
- Ebaluazio modu logikoena da irakaslegoa ikaskuntza sistema dialogikoan oinarritzen denean.
- Analisi kritikoaren eta auto-kritikaren kapazitatearen garapena errazten laguntzen du.
- Ikaskuntza prozesuetan ikaslearen ardura eta autonomia garatzen ditu, eta modu honetan ikasleak estrategien garapenean potentzial handia lortzen du.
- Errendimendu akademikoa hobetu egiten da.
Hainbat ikerketen emaitzek erakusten dute mota hauetako ebaluazioek ikaslegoaren ikaskuntzan hobekuntzak ekartzen dituela, hala nola; arrakasta-tasak eta errendimendu akademikoa.
Gainera, aurretiko formakuntzazko irakasleentzako ere onura asko ekartzen ditu sistema honek; hala nola, ebaluazio sistema hau konpetentzia profesionalak bereganatzen laguntzen du eta lana era orekatu batean kurtsoan zehar hobeto antolatzen eta banatzen laguntzen du.
Esan beharra dago hau ez dela beti berdina. Dozente bakoitzak era batera interpretatzen du eta bere testuinguruaren arabera moldatuko du. Horregatik, irakasle bakoitza propioa den sistema bat eratu eta praktikan jartzen du.
1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
Partekatutako ebaluazioaz hitz egiten dugunean, irakasle eta ikasleen arteko prozesu dialogikoei egiten diegu erreferentzia, ikaskuntza prozesuei eta irakas-kaskuntza prozesuei buruz ari direnean. Mota hauetako “dialogoak” indibidualak edota taldekakoak izan daitezke. Ingelesez hitz hau “Co-assessment” izango litzateke, nahiz eta beste esanahi desberdin bat izan. Kasu honetan, hitz honek adierazi egiten du irakasleak autoebaluzio eta koebaluazioko kontzeptuak birpazatzen eta kontrolatzen dituela, lanaren kalifikazioa egiteko.
4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Heziberri 2020 dekretuak zer ikasi nola eta noiz ikasi galderari erantzuten dio besteen artean; hau da, edukiez (mailaka eta zikloka), konpetentziaz eta helburuz osatuta dago besteak beste. Horretaz gain, hauek nola ebaluatu behar diren ere definitzen du eta hau hain zuzen izango da helduko dugun puntua honako honetan.
Horrela, Heziberri dekretuan agertzen den ebaluazioaren eta aurretik azaldutako kontzeptuen artean lotura bat dagoela adierazi dezakegu. Heziberririren arabera, ikaslea ikaskuntza-irakaskuntza prozesuari eta prozesu honen emaitzei buruzko informazioa eskuragarri izan behar du, lortutako baliabideen eta konpetentzien berri izan dezaten. Hori horrela, honek ebaluazioa aurrera eramateko modu ezberdinak (normatiboa, kriteriala, diagnostikoa, sumatiboa...) eta motak ezberdintzen ditu hurrengo hauek direnak :
- Hasierako ebaluazioa erabiltzen da ikasle bakoitzaren egoera pertsonala nolakoa den ikusteko eta horrela irakasle bakoitzak esku hartze desberdin bat izateko ikasle bakoitzarekin. Ebaluazio diagnostikoa ere deitua.
- Prozesuaren ebaluazioan, ikasleak haien prozesuen eta garapenaren buruzko informazioa lortuko du. Horretarako oso baliagarria den metodologia bat Feddback-a da.
- Amaierako ebaluazioaren bitartez irakasleak kalifikazio baten bitartez ebaluatzen du ikasleak, eta honek ikasturtearen hasieran jarritako arauen bitartez burutuko da.
Dena den, ebaluazio motaren aukeraketa ikastetxeak egingo du, betiere arau orokorrak errespetatuz eta zentzua erakutsiz.
Ikasle batek ikasi duena eta ikasi ez duena jakiteko helburuarekin ebaluazio irizpideetan eta lorpen adierazleetan oinarrituko gara, eta hauen bitartez konpetentziak eta edukiak ebaluatuko ditugu.
2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa.
2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa - Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren ekoizpenen analisia]
Ebaluazio irizpideak: Ebaluazio irizpide hitzak entzutean burura datorkigu ikasleak ikasgai bakoitzean bete behar dituen emaitzak edo konpetentziak direla. Baina dirudienez, haiek beste izen bat dute ``irakaskuntzaren emaitzak´´. Hauek ikasle bakoitzak kurtsoan zehar bete behar duen materia multzoa osatzen dute. Horregatik ebaluazio irizpideak zer diren azaltzea ez da erraza, izan ere, ezta kalifikatzeko modua ezta ikasgai bakoitzak burutu behar dituen konpetentziak zer ikusia dute termino horrekin. Azken finean, ``ebaluazio irizpideak´´ ez erabiltzea da komenigarriena, haren ordez aipatutako esanahiak aurrera eramateko.
Ebaluazio baldintzak: hauek ikasleei aukera ematen diete egindako ekintzak baloratuak izateko eta aspektu horiek betetzea ezinbestekoak dira. Adibidez, ikasleak egunero joan behar da klasera irakaslea feed back-a bueltatzeko eta egunerokotasun hori ebaluatu ahal izateko.
Ebaluaziorako jarduerak: Jarduerak ez daude egindak ebaluaziotik kanpo geratzeko, baizik eta ebaluatze prozesu horretan ikasteko eta hobetzeko, gero kalifikatuak izateko. Azken finean ebaluaziorako jarduera erabiltzen da ikasleen ezagutzak, kapazitateak eta konpetentziak zeintzuk diren jakiteko eta horrela, ebaluatze formatibo bat emateko. Hauek prestatuta daude ikasleen helburuak konprobatzeko eta metodologiaren egoera kontrolatzeko.
Ataza-jarduera: ataza jarduera baten bitartez ikasle baten emaitzak aztertu ditzakegu bere ikasketen eta ebaluazioaren ondorioz. Adibidez: idazlan bat, ahozkoa power point baten bitartez, laburpen bat, etab. Batzuetan jarduerekin nahastu ahal ditugu, baina ez dira berdinak. Gainera, ikastetxe batzuetan ataza guztiak eskatzen dira txosten baten bitartez.
Ebaluazio teknika-prozedimendua: teknika honen bitartez irakasleak jarduerak aztertu eta begiratuko ditu zein instrumentu kondizionatu dituzten jakiteko, eta horren ondorioz helburuak eta konpetentziak lortu diren jakiteko ala ez. Adibidez: behaketa sistematikoa, produkzioen analisia, etab.
Behaketa sistematikoa: Honen bitartez, jarduerak analizatzeko ezinbesteko behaketa da. Hala ere, ez du balio edozein ekintzarako, bakarrik momentuan ebaluatu egin ahal direnak edo egunerokotasun bat eramaten dituztenak.
Ahozko hartu-emanak: guzti hauek zer ikusia dute klase kideen artean ematen diren elkarrizketekin. Baina ez haien artekoak, baizik eta prestatua dagoen eztabaida batean, asanblea batean, etab. Hitz egiten ari duten gaia haien interesekoa bada, irakasleak haien ahozko konpetentziak ebaluatuko ditu eta horri buruzko informazio guztia jasoko du. Berriz, ez bazaie gaia gustuko, ikasleen parte hartzea hartuko du kontuan.
Probak: beharbada proba bat ezagunena den kontzeptua da, ikastetxeetan ohikoena delako: idatzizko azterketak. Hauek hainbat modutan egin ahal daitezke, test, galdera sorta, garatzeko galdera, etab., baina guztiak daukate helburu berdina, ebaluatzea. Horregatik metodo berri bat sustatu nahi dute, azterketak bultzatzen baina modu desberdin batean, ikasleak azterketekin ere ikasteko. Adibidez: azterketa egin ondoren bueltatu ikasleei txarto dagoena haiek zuzentzeko.
Ikasleriaren ekoizpenen analisia: Erabilgarria da batez ere ikaslearen prozedura indibiduala ebaluatzeko. Horretarako hainbat baliabide hartu ahal ditugu kontuan: koadernoa, taldeko txostenak, etab. Talde honek proposamen berriak aztertzen ditu, hala nola, eztabaida baten parte hartzea.
Ebaluazio instrumentuak dokumentu edo errekurtso batzuk dira ebaluazio aktibitate edo jarduera batekin binkulatzen direnak eta haien ezaugarriak baloratuko dira, bakoitzaren nibela kontrolatzen. Instrumentuen adibide batzuk aipatu ditzakegu:
-Errubrika: ikasle baten ekoizpenen ezaugarriak deskribatzeko balio dute.
- Kontrol zerrenda: bertan ezaugarri multzoaren aipamenak hartuko da kontuan.
- Estimazio eskala: eskala grafikoak, hitzezko eskala eta eskala zenbakidunak.
-Behaketarako gidoia: behatu behar diren puntu guztiak antolatzen dira eta informazio kualitatiboa emateko aukera dago.
-Galdera zerrenda: irakasleak ikasleei egindako galderak.
2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.
Ebaluazio irizpideak ikaslearen barneratze maila ikusteko balio zaizkigun baliabideak dira. Hauei esker ikusi dezakegu nola den ikaslearen aurrerapena ebaluatzen ari dugun arloaren zehar. Ebaluazio adierazleen bitartez ikusi dezakegu zeintzuk izango diren gure jokabide hautemangarriak.
martes, 23 de mayo de 2017
Gure kartografia.
Gure kartografian bi metodologia desberdin adierazi ditugu azal-hegal batzuk erabilita. Hauen gainean gure ustez gaur egun daukagun metodologia irudi batzuen bitartez adierazi dugu eta hauen atzealdean, ordea, guretzat metodologia aktiboa dena irudi batzuen bitartez adierazi dugu.
Irudiak:
1- Lehengo argazkiari dagokionez ume baten pentsamendua adierazte izan da gure helburua, baina ume horren pentsamendua adierazten duen eremua zuriz, hutsik dago. Honek erreferentzia egiten dio umea hutsik dagoela pentsatzen denari, gaur egungo ikasketetxe gehienetan ikusten denari, hain zuzen ere. Hone azpian berriz kontrakoa irudikatzen duen irudia aurkitzen dugu, hau da, ume batek dituen aurrezagutzak kontuan hartzen dituen metodologia mota.
2- Bigarren irudian oinarritzen bagara ikasle pasiboeei errefentzia egitea izan da gure helburua. Hau da, haien parte hartzea, iritzia, ideak... kontuan hartzen ez dituen metodologiari zuzenduta dago. Honen azpian berriz, gure ustetan metodologia aktiboa irudikatzen duen agertzen zaigu. Bertan bi ume jarri ditugu haien ideiak, iritziak, galderak… sortzen.
3- Gaineko irudian irakasle bat ikus dezakegu klasea ematen eta galdera bat egiten. Galdera horren erantzuna irakasleak bera ematen du ikasleei horrela pentsatzeko aukerarik eman gabe eta haien hausnarketa sustatu gabe. Honekin guk irudikatu nahi izan duguna izan da eduki pasiboen transmisioa, dena emanda ematen dietela ikasleei eta ikasleak prozesuan parte hartzeko aukera eza duela metodologia honetan. Azpiko irudian berriz, ikasle bat argudiatzen marraztu dugu hausnarketa, autonomia eta edukiak erlazionatzeko aukera errepresentatzen duena. Ezagutzen erlazioa eta ikasleen arteko eta irakasle-ikasleen arteko ezagutzen trukapena garrantzitsua dela pentsatzen dugu eta umeek ezagutzak eraikitzeko beren buruak kapasak ikustearen garrantzia ere azpimarratu nahi dugu irudi honekin.
4- Ondorengo irudiaren helburua eskolako gatazkak, edota arazoak adieraztea izan da helburua. Honen inguruan esan beharra dago eskoletan edota klaseetan ematen diren arazoak denon artean aztertzea eta konpontzea ezinbestekoa dela. Ikaskide guztien iritziak eta ideiak entzunez eta argudiatuz.
5- Jarraian aurkitzen dugun argazkiak gaur egungo ikastetxe gehienetan ematen den metodologia adierazten digu. Bertan irakasle bat ikus dezakegu “txapa” botatzen eta ikasleen betebeharra entzutea eta memorizatzea izango da. Hauek ezin izango dute zalantzan jarri irakasleak esandakoa. Beheko irudian, ordea, metodologia aktiboago bat irudikatu dugu, klasean emandako teoria praktikara eramatea helburu duena.
6- Gaineko irudian ume bat marraztu dugu aulkian lo geratzen ari dena, ume pasibo bat irudikatzearen helburuarekin. Ordea, azal-hegalaren azpian ume aktibo bat irudikatu nahi izan dugu. Lehenengoan, umeak irakaslearen azalpenak entzuten ditu baina ez du hauetan parte hartzen hauek ez ulertu arren; hau da, aulkian dago eserita ezer egin gabe. Ez du inolako motibaziorik, eta etxera iristerakoan klasean emandako guztia buruz ikasten du azterketa gainditzeko (ikaskuntza ez esanguratsua). Azpiko irudiko umeak ordea, ikasle aktibo baten irudikapena da. Honek, irakaslearen azalpenetan parte hartzen du, motibatuta dago eta horrek eragin oso positiboak ditu. Izan ere, ume honek galderak egingo dizkio irakasleari gehiago ikasteko helburuarekin, gauza berriak ikasteko. Gainera, momentu oro bere ikuspegia gaien inguruan emango du klase guztiarentzat eta eztabaidak sortarazi egingo dira. Ikaskuntza esanguratsua dago eta ikaslea horren protagonista da.
7- Azkenengo marrazki honetan irudikatu egin dugu bi umeen arteko borroka bat, bata besteari kolpeka dagoen bitartean. Gatazkak beti egongo dira gela batean, horregatik guretzako puntu garrantzitsuenetariko bat da gatazken konponketa edo haien ibilbidea zehaztea, finkatzea eta, hezitzaile moduan, gidatzea haien kudeaketa. Horregatik, beheko irudian marraztu egin dugu irakasle bat eta alboan “gaur tertulia” ipintzen duen kartel bat. Horrekin irudikatu nahi dugu gatazkak kudeatzeko modu ezberdinen artean guretzako eraginkorra den bat, talde osoan debate bat sortzea. Argi dagoenez, gatazka guztiak ezin izango dira honela konpondu, horregatik garrantzitsua da erabiltzen dugun metodoa gatazka aurrera eramateko.
Bi metodologia hauetan irakasle ikasle eta eskolak rol desberdinak hartzen dira z ikusi dezakegun moduan. Hala nola, azal-hegalen gainean dauden irudietan ikasleak pasiboak, hutsik daudenak dira eta parte hartze eza daukatenak; “txontxongiloen” papera betetzen dute (paradigma kritikoa). Irakasleari dagokionez, ezagutza guztia dauka, modu autoritario batean jardun egiten du eta bera da ezagutza iturri bakarra. Eskolari dagokionez, curriculumean oinarritu. Gainera, harreman bertikala bermatzen da ikasle eta irakaslearen artean. Azal-hegalen azpian dauden irudiek irudikatzen dutenari dagokionez, ikaslearen papera nahiko aktiboa eta parte hartzailea izango da. Irakasleari dagokionez, aurrezagutzak kontuan hartzen ditu eta autoritarismo papera alde batera uzten du. (2.paradigma). Eskolari dagokionez, askatasun gehiago ematen die irakasleei bere dinamikak eta praktikak burutu ahal izateko.
Metodologia aktiboaren bitartez talde lana, ikasleen jarrera aktiboa, etab. bultzatzea izango da helburu nagusia. Horretarako klasean emandako eduki teorikoak praktikara eramaten ahaleginduko gara ikasleen ikaskuntza esanguratsua izateko. Hau burutu ahal izateko, irakaslearen papera guztiz aldatu egin behar da eta irakasleak berak jarrera aldatu. Metodologia aktiboa aurrera eramateko irakasleak askoz gehiago lan egin beharko du, baita ikasleak ere, eta horretaz aparte motibazio arloan sakondu ere.
Esan behar dugu guk planteatutako eredutik at geratzen den Flipedd Clasroom metodoa nahiko egokia eta ondo atera daitekeena iruditu zaigula. Honetan, umeak aurretik etxean lantzen dituzte klasean emango diren kontzeptuak eta gaiak baliabide desberdinen bitartez; hala nola, bideoak. Eta galderak izatekotan, hurrengo egunean klasean argitzen dituzte.
Konstruktibismoari dagokionez, aurkeztu dugun metodologia aktibo honen oinarria izan behar dela uste dugu metodologia hau lortu ahal izateko.
Konstruktibismoa ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat da. Teoria honen arabera, ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz. Kontzepzio konstruktibistan, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte ezagutza esanguratsuen bitartez; hau da, ikasten den materialari esanahia emanez.
ikaskuntza-prozesu honen barruan dauden lau pertsona garrantzitsuen ekarpenak azpimarratu nahi ditugu :
Hasteko, Vigotsky. Honek, irakaslearen rol aktiboari garrantzia jarri zion eta umeen autonomia sustatu nahi izan zuen. Beste alde batetik, ikasleak elkarreraginean gehiago ikasten duelaren ideia gehitu zuen.
Ausubel, berriz, ikaskuntza esanguratsuaz hitz egiten zuen azpimarratuz ezagutza berriak sortzeko aurre ezagutzak kontuan izan behar direla. Piaget, berriz, umeek dituzten ezagutzak desorekatu behar direla esaten zuen ezagutzen artean oreka berria sortzeko. Azkenik, Brunnerrek aurkikuntzaren bitartez ikasi behar dugula esaten zuen eta ikasleak problemen aurrean jarri behar direla hauek ebazteko prozesuak bilatzeko azpimarratzen zuen.
Aurkezpenen laburpena.
Martxoaren 13an gure gelakideek “AZKEN 200 URTEETAN ZEHAR IZANDAKO HEZKUNTZA SISTEMAREN ALDAKETA NABARMEN”-ei buruz hitz egin ziguten haiek prestatutako aurkezpen baten bitartez. Horrela, hemen guk haiek egindako lanaren laburpen bat aurkeztuko dugu:
Espainiako hezkuntza sistema etengabeko aldaketa batean murgilduta dago; izan ere, gobernu aldaketa bakoitzak hezkuntzaren alorrean aldaketa bat eragiten du.
Azken 200 urteetan hezkuntzan eman diren aldaketatik hiru bakarrik eragin erreala izan dute: 1857ko erreforma, 1990ko aldaketa LOGSErekin eta azkenik, LOE erreforma 2006an.
Hurrengo honetan, adierazitako 3 aldaketa sortzaile hauen ezaugarririk garrantzitsuenak azalduko ditugu era labur batean:
Hasteko, 1857ko Erreforma Liberala. “Moyano legea” deitutakoa, mende oso bat iraun zuen eta hezkuntza sistemari oreka ematea lortu zuen. Hezkuntzaren antolamendu guztia elizaren eskuetan zegoen eta soilik gizartearen zati bati eskainita zegoen. Aldaketa honekin, hezkuntza sistema 3 mailatan banatuta egotera pasatu zen: LH, DBH eta Goi mailako Hezkuntza eta gizartearen beharrak asetzeko hezkuntza diseinatu zen: publikoa, berdintasunaren alde eta dohainikakoa. Lege honek izandako arazorik handiena: estratifikazio soziala eragin.
Ondoren, 1970 hasi eta 1990. urtean eman zen Hezkuntza Erreforma daukagu, LOGSE. Lege honen ezarpenean zegoen egoerari erreparatuz, gizarte eta hezkuntza arloetan desberdintasunak zeudela ikusi ahal da; eta gizarte aldaketa horren ondorioz hezkuntzan aldaketa baten beharra ikusi egin zen.
Erreforma honek hainbat lorpen bultzatu zituen: hezkuntza mixtoa (mutil eta neskak), derrigorrezko eta dohainiko hezkuntza 16 urte arte luzatu zuen eta titulu ofizial bat eskaini. Dena den, honen helburua zen neska-mutil guztiak eskolatzea. Lorpenez gain porrota batzuk ere izan zituen lege honek; hala nola, arauen arloan arazoak sortu ziren, HHri arreta gutxi jarri zioten eta prestakuntza profesionalean gainbeherak eman ziren.
Amaitzeko, 2006ko LOE daukagu, hezkuntza arloan sortu diren hainbat legeetatik bizirik iraun duenetako bat. LOEk aldarrikatu nahi duena da: Hezkuntza sistema-egonkortasun bat finkatzea, ordena eta argitasuna jartzea eta printzipio batzuk jarriz soluzio berriak gehitu ahal izatea hezkuntzan dauden arazoak konpontzeko.
Lege hau Hezkuntzaren arazorik handienari konponbidea ematea, Hezkuntzan kalitaterik onena lortzea eta guztiontzat bidezkoa izatea espero da baina denborak esango digu iguripen guzti hauek lortzeko kapaza izango den ala ez.
Martxoaren 13an, gure gelakide batzuk erreformen inguruko aurkezpen bat egin ziguten. Hemengo sarrera honetan hitzaldi horren laburpen bat adierazi egingo da.
Erreforma, Estatuaren agintean partidu politiko ezberdinak jartzean hezkuntzan gauza batzuk aldatzen dituzte curriculumean eragina izan dezaketenak. Hauek ez dute beti eragin ona hezkuntzan eta aldaketa sakonak ematen direnean “kontraerreforma deritzo” Adibide batzuk: LOGSE, LOCE, LOE eta gaur egun eman den LOMCE dira.
Erreformak, politikoki eman diren porrotei aurre egiteko helburuarekin sortzen dira eta eragina dute modelo ezberdinetan. Adibidez, modelo sozialean, modelo eskolarrean, modelo pedagogikoan eta gestio eta parte-hartze modeloan.
Jarraian erreformen porrotei buruz hitz egin zuten. Gai honetan eman zituzten adibideetako batzuk ondorengoak izan ziren: Irakaskuntzaren konpromezua eta prestakuntza, ezartze arazoak (Teorikoki erreforma guztiak izugarriak dirudite, baina, beren aplikazioak ez dira egokiak), diseinu uniformeak errealitate ezberdinetarako, erreforma hezitzaileen bakardadea, etab.
Amaitzeko, konklusio bat atera egin zuten, erreformarik gabeko etorkizuna; hain zuzen ere.
Martxoaren 22an, klasean konstruktibismoa eta ikaskuntza motei buruzko aurkezpen bat egin zuten gure gelakide batzuk. Honi buruzkoa izango da hurrengo sarreran adieraziko dena, hain zuzen ere.
Lehenengo konstruktibismoari buruz hitz egin ziguten eta definizio bat eman ziguten, ondorengoa dena: ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat. Teoria honen arabera, ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz.
Ondoren, lau ikaskuntza mota azaldu zizkiguten: Harrera errepikakorra, harrera esanguratsua, aurkikuntza errepikakorra eta aurkikuntza esanguratsua.
Lehenengoan, ikasleak jarrera pasibo bat hartzen du, emandako kontzeptuak buruz ikasiz. Gainera umeak aurre ezagutzarik izan gabe egiten da, bere ezagutzekin konexiorik egin gabe. Bigarrenean, aurretiko ideiak kontuan izanda eskema berriak eratzen dira. Bertan, ez da kontuan hartzen norberaren erritmoa edo aldez aurretik jasotako ikaskuntza, azkenengo emaitza da bakarrik kontuan hartzen dena. Hirugarrengoan, subjektuak paper aktiboa izango du, bere kabuz aurkitu eta sortuko ditu kontzeptuak, horien arteko erlazioa eginez eta ezagutza horiek berriro ordenatuz eskema kognitibora egokitzeko. Azkenengoan, ikasleak paper aktiboa jokatuko du. Honen aurretiko ezagutza oso garrantzitsua izango da, ezagutza horien baitan sortuko baita ezagutza berria eta irakaslea kanpotiko laguntza izatera mugatuko da.
Azalpenaren ostean, talde txikitan jarri ginen eta kontzeptu bakoitza egoera batera plazaratu genuen antzerki baten bitartez argi geratzeko helburuarekin.
Beste gelakide batzuk hezkuntza berrikuntzen inguruan egin zuten beste aurkezpen bat. Gai honen inguruan Carlos Magro-k dituen hainbat ideia esan zizkiguten. Esandako batzuk ondorego hauek izan ziren:
- Hezkuntza sistemek erreformaren beharra daukate ez baitute eragin positiborik.
- Sistema hau berritu behar da gizartearen eraldaketa azkarra eta bortitza dela eta; informazio asko daukagu baina ezagutza falta zaigu.
- Gaur egungo eskoletan berrikuntza pedagogikoa beharrezkoa dela, eta ez bakarrik teknologikoa gaur egun gertatzen den bezala.
- Sistema aldaketa, eraldaketa pedagogikoa, teknologikoa eta kulturala ematen denean etorriko da.
- Erreforma ezin da eskolaren errealitateari bizkarra emanez sortu.
- Aldaketa eskolan sortu eta honen onurako sortu behar da.
Gure gelakideek azalpen honekin aditu honen ideiak transmititzea zuten helburu.
Curriculumaren zehaztapen mailak
Sarrera honetan, aurreko sarrerari jarraipena emango diogu. Behin jakinda curriculum formalaz aparte ausentea, ezkutukoa eta erreala daudela, curriculum formalaren zehaztapen mailetaz hitz egingo dugu.
Hasteko, curriculumaren definizioa zein den berriz ipintzea aproposa iruditzen zaigu, ondorengoa dena: ikasle batek ikasten duen guztia da eta beste guztia ez da curriculuma.
Hiru dira curriculumaren zehaztapen mailak:
1. Lehenengoa, Oinarrizko Curriculum Diseinua da. Hau, marko orokorra da non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokienei buruz. Curriculum honen izaera gidatzailea eta preskriptiboa da eta hainbat egile ditu. Hauek Hezkuntza Administrazioaren barne daude ondorengoak direnak: Zientzia eta Hezkuntza Ministerioa (MEC) eta Erkidego konpetentziadunak.
Hau aldian dagoen legeak baldintzaten du, oraingo honetan Hezkuntza Sistemaren ordenamendu lege eta erkidegoetako legea. Lehenengo honen edukiak edo osagaiak helburu Orokorrak, etapako Alor Kurrikularrak, alorretako helburu orokorrak, alorretako Eduki-blokeak eta orientazio didaktikoak eta ebaluatzekoak dira. Lehenengo zehaztapen maila honen adibidea, Heziberri 2020 dokumentua da.
2. Bigarrena, ikastetxeko proiektu curricularra (I.C.P; P.C.C. )da. Hau, ikastetxe zehatz baten baldintzatzaileak kontutan hartuta, Oinarrizko Curriculuma materializatzeko hartzen diren erabakiak dira. Hau zentro kokretu batentzat eraikia dago eta orokorra eta gidatzailea da. Honen arduraduna ikastetxe taldea da: Edukien irakaskuntza, koherentzia eta progresio egoki bat bermatzeko. Bigarrengo hau, Oinarrizko Curriculum Diseinuaren eta ikastetxearen errealitatearen menpe dago.
Curriculum zehaztapen mail honi dagokionez, eduki batzuk lantzen ditu: Zikloetako Helburu Orokorrak, Edukien saila eta sekuentziazioa, metodologia orientabideak, espazio eta denbora antolatzeko irizpideak, material didaktikoa eta azkenik, ebaluazio irizpideak. Curriculum honen adibide bat, edozein Haur Hezkuntzako, Lehen hezkuntzako edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastola bateko curriculuma izan daiteke; izan ere, ikastetxe guztiek mota honetako bat izatearen beharra daukate.
3. Hirugarrena, Gelako Porgramazioa izango lirateke. Honetan, heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako Unitate Didaktikoen multzoa da, non hauek ordenatuta daude eta sekuentzializatuta azaltzen dira. Bere izaera didaktiko- Antolatzailea da; hau da, talde jakin batean irakaskuntza- ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea da. Honen egilea edo arduraduna irakasle taldea izango da, hain zuzen, ikastetearen irakasle taldea edo ziklo eta maila jakin bateko irakasleak. Baldintzatzaileak kontuan hartuta esan dezakegu, dokumentu hauen baldintzatzaileak ikasgelako programazioa eta gizabanakoen ezagutza dira.
Edukiak hurrengo hauek dira: zikloko eta ikasturte bakoitzeko helburu zehatz eta espezifikoak, ikasturte bakoitzeko edukien planifikazioa edo banaketa, ikaskuntzaren denboralizazioa, ebaluazio jarduerak eta erabili behar den didaktikako materialen antolaketa.
4. Laugarrena, Banakako Egokitzapen Curricularra (C.E.I)-(A.C.I.) da. Honek hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat ohiko curriculumean burututako banakako egokitzapena da. Ikasleriaren aniztasunari erantzuna emateko aparteko neurria litzateke. Bere izaera Didaktiko- Antolatzailea da, aniztasunari ematen diolako trataera. Honen arduraduna, gela konkretu batean dauden irakasle- tutore eta espezialistak dira, Heziketa Bereziko irakasleen laguntzarekin. Azkenik baldintzatzaileak, hirugarrenean esan bezala,ikasgelako programazioa ea gizabanakoaren ezagutza dira.
Curriculuma eta haren motak.
Heziberri 2020ri buruz egindako aurreko sarreran, gure Autonomia Erkidegoan aldi-aldian dagoen Curriculumaren inguruan hitz egin nuen. Dena den, uste dudanez benetan curriculuma zer den argi geratu ez zenez, hona emen curriculumari buruzko sarrera orokor eta motz bat.
Curriculuma ikasle batek ikasten duen guztia da eta beste gainerako guztia ez da curriculuma.
Hori behin argi edukita, lau curriculum mota ezberdindu ditzazkegu:
1.CURRICULUM FORMALA EDO AGERIKOA: Gobernuak, ikastetxeak eta irakasleek sortzen edo eratzen duten dokumentua da non definituta geratzen den zer-nolako eduki helazi behar zaien umeei eskolan, nola helarazi (metodologia), nola ebaluatu horiek...etbar. (Heziberri2020 sarreran agertzen den guztia; izan ere, hau curriculum formal bat da).
2.CURRICULUM ERREALA: Ikasleek benetan ikasten dutena. Curriculum formaletik ematen den guztitik ikasleek barneratzen dutena.
3.CURRICULUM EZKUTUA/EZ AGERIKOA: Antolamenduaren arabera trasmititzen diren jakintza, ezagutza, ideologia, jokabide... era inplizito batean. Konturatu gabe barneratzen direnak.
4.CURRICULUM "AUSENTE": Ez dagoena gure planifikazioetan edo badago baina ez dena ematen.
Adibide bat: Matematikako irakasleak L.H. 6.mailan, adibidez, ikasgai honetan eman behar dituen edukien artean: algebra, biderketak hiru zenbakiekin, problemak... ditu. Honek algebra ez ematea kurtso honetan erabakitzen du. Ikasleek algebra ikasi beharko zuten baina irakasleak ez ematea erabaki duenez, hauek ikasgai honen eta kurtso honen aldetik ez dute materia hau ikusiko. Kasu honetan orduan, algebra curriculum ausente hori izango lirateke.
Curriculum mota hauek teknokratiko (curriculum formala) eta filosofikoetan (curriculum ezkutukoa) banandu ditzazkegu.
Horrela, informazio zehatz eta labur honekin, curriculumei buruzko informazio garrantzitsuena aipatutzat eman ahalko genuke honetan asko sakondu barik.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)