martes, 23 de mayo de 2017

Curriculuma eta haren motak.

Heziberri 2020ri buruz egindako aurreko sarreran, gure Autonomia Erkidegoan aldi-aldian dagoen Curriculumaren inguruan hitz egin nuen. Dena den, uste dudanez benetan curriculuma zer den argi geratu ez zenez, hona emen curriculumari buruzko sarrera orokor eta motz bat.


Curriculuma ikasle batek ikasten duen guztia da eta beste gainerako guztia ez da curriculuma.


Hori behin argi edukita, lau curriculum mota ezberdindu ditzazkegu:


1.CURRICULUM FORMALA EDO AGERIKOA:  Gobernuak, ikastetxeak eta irakasleek sortzen edo eratzen duten dokumentua da non definituta geratzen den zer-nolako eduki helazi behar zaien umeei eskolan, nola helarazi (metodologia), nola ebaluatu horiek...etbar. (Heziberri2020 sarreran agertzen den guztia; izan ere, hau curriculum formal bat da).


2.CURRICULUM ERREALA: Ikasleek benetan ikasten dutena. Curriculum formaletik ematen den guztitik ikasleek barneratzen dutena.


3.CURRICULUM EZKUTUA/EZ AGERIKOA: Antolamenduaren arabera trasmititzen diren jakintza, ezagutza, ideologia, jokabide... era inplizito batean. Konturatu gabe barneratzen direnak.


4.CURRICULUM "AUSENTE": Ez dagoena gure planifikazioetan edo badago baina ez dena ematen.
Adibide bat: Matematikako irakasleak L.H. 6.mailan, adibidez, ikasgai honetan eman behar dituen edukien artean: algebra, biderketak hiru zenbakiekin, problemak... ditu. Honek algebra ez ematea kurtso honetan erabakitzen du. Ikasleek algebra ikasi beharko zuten baina irakasleak ez ematea erabaki duenez, hauek ikasgai honen eta kurtso honen aldetik ez dute materia hau ikusiko. Kasu honetan orduan, algebra curriculum ausente hori izango lirateke.


Curriculum mota hauek teknokratiko (curriculum formala) eta filosofikoetan (curriculum ezkutukoa) banandu ditzazkegu.

Horrela, informazio zehatz eta labur honekin, curriculumei buruzko informazio garrantzitsuena aipatutzat eman ahalko genuke honetan asko sakondu barik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario