lunes, 29 de mayo de 2017
Blogaren amaiera.
Ikusi dezakegunez, kurtsoa amaierara heltzen ari da, bakarrik 3 azterketa geratzen dira eta. Badirudi orain duela gutxi izan dela Aingeruk proposatu zigunean lan koaderno motatako blog-a aurrera eramatea baina kuatrimestrea bukatzear dago. Lehendabiziko momentu batean nahiko arraroa egin zitzaidan Blogger plataforma baina esan beharra dago orain kontrolpean dudala. Orain, azkenengo sarrera moduan sarrera nagusiak bere barnean dituen laburpena egingo dizuet.
Klasean lantzen hasi egin genuen lehenengo atal garrantzitsua klaseko 10 oroitzapen 10 argazkiekin izan zen. Honekin bilatu egin genuen gogoeta bat egitea eta gogoeta horrekin iksutea zeintzuk ziren gordetzen genituen oroitzpen gehienak guk bizitako Lehen Hezkuntza etapari buruz. Ikusi egin genuen argazki asko genituela inauterietan adibidez hor joaten zirelako gurasoak guri ikustera.
Honen ostean, curriculumaren lanketa hasi egin genuen. Nahiz eta lanketa hau teorikoago izan bilatu egin da praktikotasun maila handitzeko bidea. Praktikoago egiteko landu egin genuen lehenengo gauza Heziberri 2020-ren erantzunak izan zen. Erantzun horien bitartez ulertu egin genuen Heziberriren antolaketa. Curriculumaren lanketarekin jarraituz, Jose Moyaren txarla bat entzun egin genuen hor bilatuz definizio zehatz batzuk curriculuma hobeto ulertzen lagundu gintuztenak. Curriculumaren lanketa zehatzari amaiera emateko beste bi gauza landu egin genituen: curriculumaren motak eta curriculumaren zehaztapen mailak.
Beste alde batetik, curriculumaren lanketaren erdian, curriculuma pixka bat alde batera utzi ahal izateko ikusizko kultura lantzen hasi ginen. Horretarako lan txiki batekin hasi genuen, argazkiak erabilita hausnarketa bat egiteko eta argazkiak konparatzeko balio izan gaituena. Horretan oinarrituta lan handiago bat proposatu zigun, lan handiago horretan erabili behar genuen irudiak irudikatzeko guretzako metodologia aktibo bat dena, hau da, kartografia bat egitea.
Ikusizko kulturaren bi lanen artean, beste metodologia baten bitartez hiru irakurketa egin genituen eta gure taldekideak talde handiari hiru aurkezpen egin genizkien. Horren antzera, irakurketa baten bitartez, lanketa egin genuen liburu baten bi kapitulu irakurriz eta horietan oinarrituta ebaluazioari buruzko galdera batzuk erantzun genituen, ebaluatzeko metodo eta herramienta berriak aurkitzeko.
Bukatzeko, ezin dugu ahaztu guk landutako Unitate Didaktikoa , irakasleen paperara hurbiltzeko lagundu egin gaituena eta esperimentazioaren bitartez aurkituz gure proposamenaren helburuak, xedeak, ebaluatzeko irizpideak...
Irakasgaia bukatzear dago eta esan beharra dago metodologia berriak eta praktikotasun handia izan duen irakasgaia izan dela, blog-a edo e-paper zorroa ikasgaiaren bizkarrezur bezala hartuz.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario